Lan-arloko aholkularitza

Arlo honekin zerikusia duen edozein alderdi modu eraginkor eta erosoan burutzen lagunduko dizugu.

Nominak

  • Soldata-ordainagiriak egin eta prestatzen ditugu.
  • Lan-kontratuak eta lan-esparruari lotutako beste dokumentu batzuk idazten ditugu.
  • Bezero bakoitzari aplika dakizkiokeen hitzarmen kolektiboak aztertu eta zehazten ditugu.
  • Lan-kostuen aurrekontu zehatzak prestatzen ditugu.
  • Kontabilitate-nominen dokumentuak sortu eta lan-kostuak aztertzen ditugu.
  • Nominak kudeatu eta langileei zuzenean bidaltzen dizkiegu posta elektroniko bidez.

Administrazioarekiko tramite eta kudeaketak

Lan-arloko administrazio ezberdinekin komunikazioak izapidetu eta kudeatzen ditugu.
Gizarte-segurantza
  • Bezeroen alta eta ordezkaritza Kotizazio-kontuaren kodeetan (KKK).
  • Altak, bajak eta aldaketak izapidetzea langileen afiliazio-eremuan.
  • Kotizazio-likidazioak aurkeztea eta kudeatzea.
  • Gizarte Segurantzan aplikatu daitezkeen hobarien administrazio eta izapidetzea.
Enplegu Zerbitzu Publikoa
  • Lan-kontratuen jakinarazpena eta erregistroa.
  • Langabezia-ziurtagiriak egitea eta bidaltzea.
  • Lan-jarduerako aldien ziurtagiriak prestatzea eta bidaltzea.
Lan Ordezkaritza
  • Enplegu-erregulazioko espedienteen tramitazioa (EEE eta ERTE).
  • Lan Ikuskaritza prozeduren aurrean ordezkaritza eta laguntza.

Hitz egin dezagun

Zer behar duzun entzun eta nola lagun zaitzakegun hitz egiteko gaude hemen.